{module Ganbara Bilduma generala}

Gure etxeetako bizimodua erosotasunez beteta dago eta haiekin bizitzera hain ohituta gaude ez ditugula merezi duten bezala estimatzen. Etxetresna elektriko txikiak eta handiak, ikus-entzunezko ekipoak, ikasteko metodoak, lan egiteko eta komunikatzeko bitartekoak, haur jolasak eta abar luze bat daukagu noiznahi gure ondoan eta inoiz ez gara pentsatzera jartzen nolakoa izango zen horiek gabeko bizitza. Gauza horiek guztiak, ordea, ez dira egun batetik bestera agertu, etengabeko eboluzio baten emaitza izan eta izango dira.

Ganbara bildumak bilakaera horren isla izan nahi du eta Altzako etxeetan aldaketa horiek nolakoak izan diren erakutsi nahi du, industriak gure bizimoduan izan duen eragin nabarmena azpimarratuz. Horregatik, hain zuzen, industri jatorria duten etxeko tresnak soilik biltzen ditu bere baitan. Ganbararen bitartez, eta bertan ikus ditzakegun irudien bitartez, XX. mendean zehar etxeko tresneen diseinua nola aldatu den antzeman dezakegu. Erakusketa birtual honek objektuen ezaugarri nagusiak eskaintzen ditu, eta azalpen labur bat. Azalpen horretan, Ganbara bildumako objektuen produkzioan erabili diren prozesuen deskribapen labur bat egiten da. Ganbara bildumako objektuak Altzako Historia Mintegiarenak dira.

Ganbara industrian sortuak izan diren aspaldiko etxeko tresnen bilduma bat da. Batez ere, jendeak utzitako objektuez osaturik dago eta, horregatik, baten batek objekturen bat gure eskutan utzi nahi badu gurekin harremanetan jartzeko gonbidapena luzatzen diogu

Go to top